Joko Paralinpikoak txapelketa olinpiko ofizialak dira non arazo fisiko, mental eta
zentzumenei dagozkienak dituzten external image adop.gifatleta elbarrituek parte hartzen duten. Sir Ludwing Guttmann
izan zen 1948. urtean txapelketa hauek asmatu zituena. Txapelketa hauetan II. Mundu Gerrako beterano elbarrituek hartu zuten parte.

1952.urteko edizioak nazioarteko izaera hartu zuen eta 1960an Erroman ospatu zen Joko Paralinpikoen lehen ekitaldirako atarikoa izan zen. 1982an elbarritu mota desberdinetako federazioak Jokoen superbisiorako elkartu ziren eta 1989an Nazioarteko Batzorde Paralinpikoa(NBPO) sortu zen.

Batzorde berriak 1992ko Jokoetatik aurrerako guztien antolakuntzaren ardura hartu zuen. 2001eko ekainaren 19az geroztik, NBO eta NBPOren akordioari esker, Joko Olinpiko eta Paralinpikoak aldi berean egiten dira. 1996an Atlantan izan ziren Jokoetan adimen urritasuna zuten elbarrituek hartu zuten parte lehenendabizikoz, baina Sidneyko 2000. urteko Jokoetan Espainiar saskibaloi taldearen baitan gertaturiko iruzurra eta gero ez dute gehiagotan parte hartu ahal izan.

Bandera paralinpikoak hiru kolore ditu:gorria, berdea eta urdina. 1988.urtean Seulen bost uztai dituen bandera sortu zuten Koreako Tae-Geuks-etan oinarrituta. 1991.urtean,ordea, hiru uztaidun banderara itzuli ziren eta gaur egun arte honek iraun du sinbolo paralinpiko bezala.Hau da joko paralinpikoen kronologia:


Kirolari paralinpikoen trebezia eta merituen erakusle ikusi honako bideoa.