diskoboloa.jpg

1. JOKO OLINPIKOEN SORRERA


Lehendabiziko Joko Olinpikoak K.a. VIII. mendearen inguruan egin ziren eta sorrera Grezia klasikoan kokatzen da, Olinpia eskualdean. Hortik dator Joko Olinpiko edo Olinpiada izena. Joko Olinpikoak Zeus Titanen aurka garaile atera zela ospatzeko antolatu ziren.

Ezagutzen diren lehen datu errealak K.a. 884. urtekoak dira. Lehenengo jokoak Ifitosek, Elidako erregeak, antolatu zituen Espartako erregea zen Likurgorekin bakea sinatzeko. Honen ondorioz, sortu zen bake olinpiko edo Ekecheiria. Bake honek sei hilabete irauten zituen, 3 jokoen aurretik eta 3 jokoen ondoren.

Hiru aldiz apurtua izan zen bake sakratua edo Ekecheiria. Arazo horri aurre egiteko, bakea errespetatzen ez zuten partaideak Joko Olinpikoetatik kanporatuak izaten ziren betiko.

Kirolarien artean ez zen emakumezkorik onartzen eta, emakumeren bat izatekotan, hil egiten zuten. "Parte hartzaileak gizonezkoa, heleniarra eta librea izan behar du: ez esklaborik ezta atzerritarrik ere ez da onartuko Joko Olinpikoetan". Horrela zioen parte hartzeari buruzko araudiak.


2. JOKOETAKO PROBAK ETA TRESNERIA


Lasterketak


Estadioaren inguruan egiten ziren, norabide zuzena jarraituz. Lau lasterketa mota zeuden:
  1. Stadion edo estadioko proba: Zelaiaren distantzia korrika zeharkatu behar zuten . Abiadura proba zen eta Olinpiadari irabazlearen izena jartzen zitzaion.
  2. Diaulo edo bi estadioen proba: Zelaia zeharkatu behar zen joan-etorrian. XIV. Olinpiadan osatu zen lehenengoa.
  3. Dolico edo 24 estadioen lasterketa: erresistentzia lasterketa zen eta 12 joan-etorri egiten ziren zelaian. Lehenengoa XV. olinpiadan ospatu zen.
  4. Hoplitas edo armadurekin lasterketa: korrikalariek bi edo lau zelaien distantzia egiten zuten, armadura zeramatela. Proba oso aproposa zen gizon grekoentzat, abiadura eta erresistentzia lantzeko.

Zaldi probak

olimpiadas-antiguedad.jpg
Zalditokian (hipodromoan) egiten ziren probak.
Bi motakoak izan zitezkeen:
  • Kuadriga lasterketak: bi gurpileko gurdi bat lau zaldiz bultzatua. Zalditokiari lau bira eman behar zizkioten. Helmugatik gurdiz pasatzen zen lehenak irabazten zuen. Gurdian zeudenek tunikak jantzi behar zituzten.
  • Zaldi lasterketak: 1538m-ko ibilbidea egiten zuten eta irabazlea zaldia zen. Jokeyak atletak bezala biluzik joan behar ziren.


Borrokak


Borroka arloan hiru kirol mota zeuden: boxeoa, borroka eta pankrazioa. pankrasio.jpg
Batzuen uztez, Altisen ospatzen ziren, Zeus-en aldarearen parean. Ez zegoen kategoriarik, zozketaz erabakitzen baitziren borrokalarien arteko parekaketak..

  • Boxeoa: borrokak hainbat "round" zituen, baten bat lurrera erori arte. Haseran, borrokalariek ez zuten ezer eramaten eskuetan. Geroago, tira luze batzuk eramaten zituzten eta, azkenean, arbasoen eskularruak.
  • Borroka: borrokalariek, zutik eta esku biluziekin borrokatzen zuten. Bi mota zeuden:
    • Zutikakoa: etsaia hiru aldiz lurrean uzten zuenak irabazten zuen
    • Askea: etsaiaren bizkarra hiru aldiz lurrean jarri behar zuten irabazteko, bestea lehenago joaten ez bazen.
  • Pankrazioa: borroka maltzurra zen, odolez beterikoa. Ez zegoen araurik, dena balio zuen. Batzuetan, borrokalariren bat hilda suertatzen zen.

Pentathloia


Bost probatan sailkatzen zen: Luzeera jauzia, disko jaurtiketa, jabalina jaurtiketa, lasterketa eta borroka.
Pentathloia kirol konplexuena zen eta, beraz, irabazlea gizon eredugarritzat hartzen zuten. Atletak eliminatzen joaten ziren azken biak borrokatu eta bukatu arte.


  • Luzeera jauzia: Pesa batzuk zeramaten bultzada handiagoa emateko. Hankak aurreraka botatzen zituzten jauziaren luzeera handitzeko.
  • Disko jaurtiketa: Harriz, kobrez edo metalez egindako objektu bat jaurtikitzen zuten. Miron-ek proba hau hilezkortu zuen. Miron-en eskultura originala hautsi egin zen, baina kopia asko daude.
  • Jabalina jaurtiketa: Egurrezko bi metroko lantzak erabiltzen zituzten, metalezko puntekin. Erdian hatzak sartzeko lekua zuten, “Amentum” deiturikoa.

3. PARTAIDEAKatleta_grekoa.jpg

Joko Olinpikoetan parte hartzeko betebehar nagusiak ondorengoak ziren: greziarra izatea, librea, legezko semea eta legez aurkako ekintzarik egin ez izana. Hasiera batean Peloponesoko biztanleek hartzen zuten parte. Geroago beste greziar hirietako biztanleei uzten zitzaien parte hartzen eta, XL. olinpiadatik aurrera, beste kolonietako biztanleei parte hartzeko baimena eman zieten, baina beti familian jatorri helenoa bermatua bazegoen. Erromak Grezia konkistatu zuenetik, K.a. 146. urtean, erromatarrei parte hartzen utzi zitzaien eta geroago 213. urtean Erromako hiri guztietako biztanleei.

Hasiera batean ez ziren atleta profesionalak. Gehienak dirudun familietatik zetozen, baina bazeuden beste batzuk gizarte maila apalekoak. Denboraren poderioz, partaide ia guztiak profesionalak bihurtzen joan ziren. Herriko dirudun ospetsuek diru kantitate handiak ematen zieten eta horri esker denen aurrean ezagunak izaten laguntzen zieten.

Lehenengo irabazle olinpikoa sukaldari bat, Korobios izenekoa, izan zen. Irabazle horri ez zioten ereinotzezko koroa eman, VII. olinpiadak arte ez zelako saritzat jarri.

Greziarra ez zen lehenengo irabazlea Tibanio izan zen eta azkenekoa Varasta armeniarra izan zen, barbaroen arrazaren ordezkari bezala.

Atletak


Aurkikuntza arkeologikoei esker ezagutzen ditugu beraien ohiturak eta garai hartako bizimodua. Atletak pinturan eta eskulturan erraz identifikatzen dira, beren ezaugarri bereizgarria biluzik egotea delako.
Entrenamenduetara biluzik joan ez ezik, lehiaketetara ere biluzik joan behar ziren. Greziarrek gorputz biluzia ederra zela uste zuten eta barruko edertasuna islatzen omen zuen. Arima eta gorputzaren arteko lotura egiteko balio zuen.

Gimnasio eta palestra (borroka lekua)
Antzinako Olinpiako estadioa
Antzinako Olinpiako estadioa


Gimnasioa eta palestra atletak entrenatzeko erabiltzen zuten. Horrez gain, gazteei irakasteko ere erabiltzen zuten. Egin behar zuten kirolaren arabera, leku batean edo bestean entrenatzen ziren.
Atletismoa antzinako Grezian garrantzitsua zen oso. Pertsona batek garapen ona izateko bi gauza bete behar zituela sinisten zuten: fisiko ona izatea, jakituria handia izatea bezain garrantzitsua zen. Greziar gazteek ikasi behar zuten, joko olinpikoetan parte hartu ala ez. Entrenatzaileek atletek egiten zuten ariketa fisikoa eta janaria kontrolatzen zuten. Mugimendu harmonikoa ere oso garrantzitsua zela uste zuten.

4. ARAUAK ETA ZIGORRAK


Senatu olinpikoaren egoitzan, zilarrezko tauletan, Joko Olinpikoen arauak ezarritan zeuden . Hauetxek arau nagusiak:
  • Parte hartzaileek grekoak eta egoera askekoak izan behar ziren. Gainera, Elis hirian egin behar zituzten araututako entrenamenduak.
  • Ezkondutako emakumeek ezin ziren Joko Olinpikoetako ikusle izan. Emakume ezkongabeak, berriz, ikusle bezala onartuta zeuden.
  • Partaideek biluzik parte hartzera behartuta zeuden.
  • Lehiaketetan ezin zuten aurkakoa bultzatu ezta borrokan erahil ere.
  • Epaileek ezin zuten Joko Olinpikoetan parte hartu.
  • Epaileak diruaren bidez erostea zigor batekin debekatuta zegoen.

Arauak ez betetzearen ondorio gisa zigor ekonomikoak, ohikoenak, eta baita politikoak ere ezartzen ziren.

5. JOKO OLINPIKOEN ANTOLAKUNTZA ETA ANTOLATZAILEAK


Lehenengo Joko Olinpikoetan Olinpiako santutegian festa bat antolatu zen Zeusen ohorez. Bake sakratua sinatzerakoan festak administrazio konplexuagoaren beharra zuten. Hori dela eta, jokoen administrazio ekonomikoa eta zuzenbide teknikoa "Boule"aren menpe izatera pasatu zen. Horrek aukeratzen zituen jokoen epaileek eta,behar izanez gero, zigorra jartzeko boterea zuen. Hala ere, ezin zuen epaileen erabakia aldatu. "Boule"ak Zeusen altxorraren gastuak eta sarrerak kontrolatzen zituen.


-Hellanodikoak


Joko Olinpikoen epaileak ziren, kargua hamar hilabete lehenago hartzen zuten eta olinpiada batez irauten zuten bertan nahiz eta berraukeratuak izateko aukera izan. Epaileen betebehar nagusiena, partaide hoberenak hautatzea, entrenamenduak eta instalazioak ikustea, froga desberdinak zuzentzea eta irabazleei koroa jartzea zen.

-Teokoloak

laurel_2.jpg
Irabazleen ikurra

Tenpluak gainbegiratzen, aldareak kontserbatzen eta errituak antolatzen zituzten goi mailako apaizak ziren.

-Sariak


Ez zuten sari materialik, ohorea eta aintza baizik. Objektu sinboliko bat ematen zieten. Irabazleak, beren hirietara bueltatzerakoan heroitzat hartzen ziren.


6. OSPEA ETA GAINBEHERA


Urteak pasa ahala, Joko Olinpikoak garrantzi handia hartzen joan ziren. Irabazleek ereinotzezko koroa eskuratzen zuten sari bezala. Zazpigarren Joko Olinpikoetan erabaki zen irabazlearen eta haren jaioterriaren saria hori izatea. Atleta oso onak izan ziren eta horietako batek, Leóni Rodasek, hamabi aldiz jarraian irabazi zituen Joko Olinpikoak. Zeusen tenpluan egiten zen zin olinpikoa. Sugar olinpikoa zeraman mutiko gaztea, urte horretako “atzerritarren lasterketa”ren irabazlea zen.

Urteen joan etorrian, jokoen hasieran indar eragile izan ziren ideia erlijiosoek indarra galdu zuten eta erregearen omenez antolatzen ziren soilik. Erromak Grezia bereganatu zuenean, Jokoek bere nortasun propioa galtzen joan ziren eta, III. mendearen erdialdean piskanaka ahultzen hasi ziren. Gainbehera horretan Tedosio I enperadorearen debekua erabakiorra izan zen. Paganismoaren ezaugarri izateagatik debekatu izanak aintzinako jokoen amaiera suposatu zuen.