Axular Lizeoko DBH 4Bko ikasleak gara eta, irakasleak eginiko proposamenari jarraituz, Joko Olinpikoen jatorri eta bilakaerari buruzko wikia sortzea pentsatu dugu. Grezian sortu eta gure-gure bilakatu den mugimendu olinpikoaren erraiak ezagutzeko ahalegina zuekin partekatzeak ilusio handia egiten digu. Nabigazio barra jarraituz egin ahal izango duzue Joko Olinpikoen historian zehar bidaia.


000_2161.JPG
DBH 4Bko ikasleak Oiasso museoan


Jakin badakizue, aurten Joko Olinpikoen edizio berri bat egingo dela Beijing-en eta dagoeneko abian da olinpiar suzia mundu zabalean barrena. Polemikatan blai hasi zaigu Pekinera eramango gaituen ibilbidea, Txinak Tibet bereganatzean egindako gehiegikerien mamuak berpiztu diren honetan. Erne baino erneago jarraitu beharko aurtengo jokoak!!. Ikusi bestela!!!